XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barka zaidazu nere galdera -ekin zuen De Riemaker'ek.

- Eginkizunen bat ote zenuen epe horren barrurako, asmoren bat ote? Ez dakit nik.

Beharbada... beharbada ezkontzekotan zaude.

Nik dakita?

- Utz nazazu pakean! Esanda segittuan, izutu egin zan Elsa, erabillitako doiñuaz batez ere.

Liburuen herrenkadak arrotzago agertu zitzaizkion bapatean.

- Barka nazazu -ekin zuen Elsa'k, askoz ere emekiago.

- Barka zazu nere doiñuaren zakarra batez ere, De Riemaker jauna.

- Ez da ezer.

Enea da errua.

- Uler nazazu.

Istillu hauen ondorioz ez dut ezertarako presarik.

Ezkontzeko asmorik ez dut, eta ez izango ere.

Gizon baten... beharrik... ez dut iñundik! Siñistuta egon zaitez!

Berriz hasia zan Elsa gorago hitzegiten.

- Ongi da, ongi da - erantzun zion De Riemaker'ek, hizkeraren leguntasunaren bidez Elsa lasaitu nahiz.

- Ongi da. Baiña ba dago beste eragozpen txiki bat oraino.

- Beste bat? - berriz Elsa'k garratz eta goratik.

- Ez da gauza larri bat.

Baiña nik esan nizuna esan didate Hauzitegian.

Alegia, gure hauzi-txostena irakurri omen dute, eta ez omen dago garbi zure kasoa...

- Ez dagoela garbi? Ez dagoela garbi? Zer dago garbi, hortaz?

- Berek, nik bezela, ez dute zutzaz dudarik egiten.

Kakoa ez da gure iritzi hori, ordea.

Kakoa gure txostena da; eta guk ez dugu, egia esateko, frogabide haundirik aurkeztutzen txostenean.

Ulertzen duzu?.

- Zer da frogakari bat horien ustez? - Gutun mordo bat, esate baterako, De Potter jaunak besteri idatzia: maitale bati bidalia, gonbarazio batera.

Behin lehengoan esan zenidanez zure senar-ohiaren gutun mamitsu eta nabarmen bat aurkitu zenuen, hain zuzen, beste emakume batekiko bere maitasuna eta hartu-emanak aipatzen zituena.

- Bai. Nola eskuetara zitzaidan ere azaldu nizun! - Tamala da, esate baterako, gutun horren kopiarik edo fotorik guk ez izatea, eta ezin hortaz deus aurkeztutzea.